Reis - Ikerketa Soziologikoen Espainiako Aldizkaria

CIS

Bilaketa azkarra

Bilaketa aurreratua

Bienvenidos - Benvinguts - Ongi Etorri - Benvidos - Welcome

Argitaratzeko Arauak


Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) Centro de Investigaciones Sociológicas-en hiruhilabetekaria da eta helburua fenomeno politiko eta sozialak hobeto ulertzen lagunduko duten kalitatezko ikerketa zientifikoak hedatzea da.

REISen jasotzen diren artikuluak eta ikerketa-ohar originalek kalitate-irizpide zorrotzak dituen hautatze-prozesua jarraitzen dute eta aldizkariarekin zerikusirik ez duten ebaluatzaile adituek egiten dute, ebaluatzaileen eta egileen anonimatua kontuan hartuz.

REISeko Argitalpen Batzordeak liburuen edo beste edozein materialen kritikak onartzen ditu.


ARTIKULU ETA IKERKETA OHARREN HAUTATZE PROZESUA.

Hautatze-prozesuak jarraian deskribatzen den prozedura jarraitzen du:

  1. Artikulu eta ikerketa-oharrak jaso: Eskuizkribu originala jaso ondoren REISeko Idazkaritzak hartu izana adieraziko dio (posta elektronikoz hobe), baina egileari formatu erroreak edo aurkezpen akatsak zuzentzeko edo Egileei Argibideak atalean eskatutakoak aintzat hartzeko eskatu ahal izango zaio.

  2. Jaso ondoren, REISeko Idazkaritzak eskuizkribua berrikusiko du izengabea dela ziurtatzeko. Lanen ebaluazioan inpartzialtasuna bermatzeko asmoz egilea zuzenean identifikatzeko moduko elementuak (izena, norberaren lanen aipamen zehatzak, eskerrak eta abar) edo zeharkakoak (batez ere egileen xehetasun biografiko/profesionalak, ahalegin txikienarekin ere identifikatzeko aukera eskaintzen dutenak) kendu edo aldatu egingo dira. Edonola ere, izengabea dela gainbegiratzen eta ziurtatzen duten REISeko Idazkaritzako langileek izengabe izatearen eragina eskuizkribuan ahalik eta txikiena izan dadin eta koherentzia ez galtzen saiatuko dira.Eskuizkribuak aurkeztea egileek esklusiboki ebaluazio prozesurako egindako aldaketa posible hauek onartzen dituztela esan nahi du.

  3. Hortik denbora batera, eskuizkribua gaika sailkatuko da, UNESCOk gizarte zientzietarako proposatutako espezialitateen sailkapena (CISen Thesaurusarekin osatutakoa) erabiliz.

  4. Ondoren, lehen balorazioa eta aurretiko hautaketa egingo da. Gutxienez Argitalpen Batzordeko bi kidek egiaztatutako dute eskuizkribua bat datorrela aldizkariaren gaiarekin eta kalitate orokorrarekin. Soziologiarekin, zientzia politikarekin edo antzeko gizarte zientziekin zerikusirik ez duten lanak alde batera utziko dira, baita testu akademikoen egiturari jarraitzen ez diotenak ere. Hautaketa honetan bertan behera gelditzen diren lanen egileek gertaera horren jakinarazpena jasoko dute.

  5. Kanpoko ebaluatzaileen azterketa: aurretiko hautaketan onartutako artikulu eta ikerketa ohar guztiak Argitalpen Batzordetik eta Ikerketa Soziologikoen Zentrotik (CIS) kanpoko bi adituri bidaliko zaizkie, anonimoki ebaluatu ditzaten. Ebaluatzaile horiek eskuizkribuaren kalitate zientifikoari buruzko txosten arrazoitu bat egingo dute, argitaratzeko modukoa den edo ez adieraziz, eta Kontseiluak txosten hori kontuan izango du. Ebaluatzaileek lau asteko epea izango dute txostenak entregatzeko, eta horiek idazteko moduak errespetuzkoa eta konstruktiboa izan beharko du.

  6. Argitalpen Batzordeak, bi ebaluazioak guztiz elkarren kontrakoak badira eta beharrezkoa dela uste badu, hirugarren kanpoko ebaluatzaile batengana joko du.

  7. Egileei kanpoko ebaluatzaileen txostenak bidaliko zaizkie, azken erabakiaren jakinarazpen arrazoituarekin batera. Azken erabaki hori Argitalpen Batzordearen esku egongo da.

  8. Argitaletxeko Kontseiluko osoko bilkura urtean lau aldiz egingo da eta gutxienez kideen erdia gehi batek joan behar du.

  9. Argitalpen Batzordeak lau erabaki mota hartu ahal izango ditu, eskuizkribu bakoitzaren kanpoko ebaluazioen arabera:

    • Eskuizkribua onartu argitaratzeko, dagoen bezala edo aldaketa txiki batzuk eginez.

    • Egileari idazkia berrikus dezala proposatzea, argitaratu ahal izateko baldintza gisa.

    • Argitaratzeari uko egin, baina eskuizkribuaren ahalmena azpimarratuz eta egileari berregin dezan proposatuz. Horrela, egileak emandako argibideak jarraituz bertsio berri bat egiten badu, bere eskuizkribuak ebaluazio prozedura laburtua pasako du (kontseiluaren iragazkia pasa gabe, kanpoko ebaluatzaile bati bidaliko zaio eta, azkenik, Argitalpen Kontseiluari).Hori guztia argitaratzeko bermerik gabe egingo da.

    • Argitaratzeari uko egin eskuizkribua berregiteko gonbidapena egin gabe.

    Txostengileek aurkeztutako ebazpen proposamenak aldatzeko argibideak zeintzuk diren esan dezake Argitalpen Kontseiluak. REISeko Idazkaritzak argibide horiek betetzen direla ziurtatuko du.

  10. Argitalpen Batzordearen erabakia posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie egileei. Posta arrunt bidezko jakinarazpen bat jaso nahi izanez gero, helbide honetan eskatu beharko da: consejo.editorial@cis.es. Hartutako erabakiarekin batera, egileek kanpoko ebaluatzaileen txosten anonimoak jasoko dituzte.

  11. Argitaratu ahal izateko berrikusi egin behar diren eskuizkribuen egileek bi aste izango dituzte REISeko Idazkaritzari Argitalpen Batzordeak proposatutako aldaketak egitea onartzen duten edo ez adierazteko. Horrez gain, bertsio berria zenbateko epean entregatzeko konpromisoa hartzen duten adierazi beharko dute (gehienez bi hilabete). Eskuizkribua berrikusi ondoren, egileak REISeko Idazkaritzara bidaliko du berriro, egindako aldaketak azaltzeko memoria batekin batera. REISeko Idazkaritzak Argitalpen Batzordeari bidaliko dizkio idazkiaren bertsio berria, aldaketak azaltzeko egindako memoria eta jatorrizko eskuizkribua. Argitalpen Batzordeak egindako aldaketak eskatutakoekin bat datozela uste badu, eskuizkribua argitaratzeko modukotzat joko du.

  12. Testu klasikoekin batera jasotako saiakera bibliografikoak eta aurkezpenak gutxienez kanpoko ebaluatzaile bati bidaliko zaizkio, eta, ondoren, Argitalpen Batzordearen aldeko txostena jaso beharko dute.

  13. Argitaratze-politika irizpideak: eskuizkribuak onartzeko-baztertzeko erabakien oinarrizko faktoreak ondokoak dira: originaltasuna, garrantzia, metodologia-kalitatea eta itxura edo estiloa.

  14. Informazio publikoa:

  15. CISen web orrian eskuragarri izango da Argitalpen Kontseilu bakoitzean onartutako ebazpenen informazio eguneratua ebaluatutako eskuizkribuen inguruan: onartutako eskuizkribu kopurua, berrikusteko bidalitakoak eta baztertutakoak; eskuizkribu bat jaso eta ebazpenaren berri egileari ematen zaion arte batez beste zenbat denbora pasatzen den.

    REISeko Idazkaritzak, urte hasiera bakoitzean, aurreko urteari dagokion Jarduera Txostenaren berri emango du, eta edukiak gutxienez ondokoak izango dira:

    • Aurreko ekitaldian izan diren kanpoko ebaluatzaileen izen guztiak.

    • Jasotako eskuizkribu guztiak.

    • Aurretiko hautaketan baztertutako eskuizkribu guztiak.

    • Argitalpen Kontseiluan ebaluatutako eskuizkribu guztiak: zenbat onartu ziren, zenbati eskatu zitzaien berrikusteko eta zenbati egin zitzaien uko argitaratzeari.

    • Eskuizkribu bat jaso eta ebaluazioaren emaitzaren berri egileari ematen den bitartean batez beste zenbat denbora pasa den.


EGILEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Egileek ondoko eskubideak dituzte:

  1. REISeko Idazkaritzaren komunikazioak hartu izanaren adierazpena jaso, posta elektronikoz, bereziki eskuizkribua bidaltzeari eta material osagarriei dagokienez.

  2. REISeko Idazkaritzak egilea anonimatuan izatea eta eskuizkribua ez hedatzea ebaluatzeko prozesuan beharrezkoa dena baino gehiago.

  3. Argitalpen Batzordearen azken erabakia eta oinarritzat hartu dituzten ebaluazioak jasotzeko eskubidea, aurretiko hautaketan alde batera utzitako eskuizkribuen kasuan izan ezik.

REISeko bere eskuizkribuak argitaratzeko proposatzen dituen egileak ondoko betebeharrak izango ditu:

  1. REISera eskuizkribua bidaltzea arau editorialak eta aldizkariaren egileen argibideak irakurtzea eta onartzea esan nahi du.

  2. Eskuizkribua REISeko esku ebaluazio prozesuan dagoen bitartean egileak ez du beste aldizkarietara aurkeztuko horiek ebaluatu dezaten.

  3. Egileak beste aldizkariren batean artikulua ez argitaratzeko konpromisoa hartzen du, paperean izan edo euskarri elektronikoan izan, CISek espresuki hori egiteko baimena ematen ez badio izan ezik.Biltzarretan, sinposioetan edo lan-dokumentu gisa hedatu ahal izango du.

  4. Egileak egile-eskubideak direla eta sor daitezkeen gatazkak bere gain hartuko ditu, hala azaltzen bait Egileei Argibideak ataleko 7 puntuan.

  5. Egileek REIS aldizkariari beren eskuizkribuaren komunikazio publikoko eskubideak lagako dizkiote Intranet, Internet eta editoreak erabakitzen duen haririk gabeko edozein gune eta gailuren bidez hedatu eta erabil daitezen, erabiltzaileen eskura jarriz eduki eta laburpena on line kontsultatu ditzaten, paperean inprimatzeko eta/edo fitxategia deskargatzeko; hori guztia lana kokatzen den web orrian ezarritako baldintzekin bat. Baina REISek baimena ematen die aldizkarian argitaratutako lanen egileei beren web orrietan edo sarbide irekia duten edozein tokitan lan horien kopia eskaintzeko, argitaratu ondoren. Kopia horrekin batera REIS aldizkaria zehazki aipatu behar da, artikulua argitaratu zen urtea eta aldizkariaren zenbakia aipatuz , eta, horrez gain, REISen web orrirako edo orrietarako estekak ere adieraziko dira.

  6. Egileak komatxo artean jarri behar ditu aipamenak, iturria, argitaletxea eta aipatu lanaren egilea behar bezala adieraziz.


IKERKETAREN ETA ARGITALPENAREN PRINTZIPIO ETIKOAK.

Ondokoak hartuko dira plagiotzat: iturri bat parafraseatzea, haren aipamenik egin gabe; iturri gehiegi parafraseatzea, aipatzen badira ere1.

Iruzur zientifikoko suposizio orokorrak hauek dira: a) datuak fabrikatu, faltsutu edo ez aipatzea eta plagioa; b) argitalpenen kopia egitea; c) egilea izatearen inguruko gatazka. Kontseilu Editorialaren kideek plagioari eta iruzur zientifikoko suposizio desberdinei dagozkien praktika lizunak eztabaidatu eta hartu beharreko neurriak erabakiko dituzte. Egileak/egileek bere gain hartuko du/dute arau editorial hauetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatiko edozein ondorio.


ARGITARATZE PROZESUARI BURUZ

  1. Aurkibidean sartu: Eskuizkribuak, behin betiko onartu ondoren, aldizkariaren ondoko aurkibideetan sartu ahal izango dira. Sartu behar diren ala ez erabakitzeko, Argitalpen Kontseiluak kontuan izango du eskuizkribua noiz jaso den eta noiz onartu den.

  2. Edonola ere, eskatzen duten egileei ziurtagiria emango zaie eskuizkribua onartu dela eta argitaratu zain dagoela adieraziz.

  3. Proba zuzenketa: Inprenta probak egileari bidaliko zaizkio akatsak zuzendu ditzan. Formatu elektronikoan edo paperean bidaliko zaizkio. Probak REISeko Idazkaritzara itzuli behar dira 15 eguneko epean, bidalketa egunetik zenbatzen hasita. Proben zuzenketan ez da onartuko eskuizkribuaren edukian aldaketa garrantzitsurik, hala argitaratzea onartu baitzen. Egileak doan jasoko du aldizkariaren inprimatutako kopia bat, bere artikulua azalduz, eta artxibo elektroniko bat ere bai bere ekarpenarekin.


1 http://www.plagiarism.org

CIS · Montalbán, 8 · 28014 Madrid · Espainia | e-maila: cis@cis.es